Goazen beti! Goazen beltzak!
Futbola partidak irabaztea baino askoz gehiago da. Adiskidetasuna, nork bere burua gainditzea, motibazioa… da, eta trebakuntza-gune bat.
Beti Kozkor Lekunberriko udal kluba izanik, oinarrizko taldeen aldeko apustua egitea nahi dugu, gure haurrak prestatu eta hazteko gune baten alde.
Entrenamenduak 2022-23

Herri bat
Talde bat
Beti Kozkor, Lekunberriko udal kluba den aldetik, herri oso bat kirolaren bidez, kasu honetan futbolaren bidez, elkartzea du helburu, komunitatea sortuz.
Zer egon daiteke bera ordezkatzen duen taldeaz harro dagoen herri bat baino politagoa. Eta gainera, era berean, taldea eta jokalariak baldintzarik gabe defendatzen, animatzen eta babesten dituen herri bat denean.
Izan ere, batzen gaituena herri bateko kide izatearen sentimendua da, klub bateko kide izatearen sentimendua, lur honekiko eta bere jendearekiko balore eta sentimenduak.
Talde aniztasuna
Beti Kozkor ez da bere lehen taldea bakarrik, klubaren punta-puntako taldea, ikuspen handiena duena, eta jokalari gazteen ametsetako taldea.
Izan ere, denok egiten dugu kluba, eta ez legoke lehen talderik oinarririk gabe, lehen taldea elikatzen duten eta gero eta kalitate handiagoz elikatzen duten talde horiek gabe.
Talde aniztasuna, adina eta generoa. Izan ere, futbolak eta Beti Kozkorrek aniztasunaren sinonimo izan behar dute eta dira.