Lehendakariaren gutuna
Baliorik eta filosofiarik gabeko kluba, arimarik eta iparrik gabeko kluba da. Horregatik, Beti Kozkor K.E. nobleziaren, sakrifizioaren, talde-lanaren, kide izatearen sentimenduaren, integritatearen, inklusioaren, berdintasunaren, zintzotasunaren eta adiskidetasunaren taldea da.
Baliohauek dira hobekien definitzen gaituztenak, eta beheko kategorietatik gure zuzendariek, teknikariek eta familiek landu eta gure jokalariei irakatsi behar dizkietenak.
Arrakasta ez da garaipenera mugatzen, ikaskuntzara eta hazkunde pertsonal eta kolektibora baizik, eta hori guztia porrotak utzitako ikasgaietatik gehiago ikasten da tituluetatik edo garaipenetatik baino. Hala, bada, kirolariak prestatzeko gunea izango den klub bat nahi dugu, baina, batez ere, pertsonak prestatzeko gunea.
Klub gazte samarra gara, baina gure ibilbide laburrean abiadura handian eboluzionatu eta hazi gara, eta horren lekuko dira gaur egun klubeko talde guztiek biltzen dituzten 200 neska-mutil baino gehiago. Klub xume eta txikia izaten jarraitzen dugu, bere koloreez harro dagoena eta handia espiritu eta balioetan.
Jarrai dezagun klub gisa hazten, baina, batez ere, segi dezagun pertsona eta komunitate gisa hazten. Izan ere, herri oso bat klub baten inguruan elkartzeak eta bere jokaera eta balioekin identifikatzeak, indartsuago egiten gaitu gizabanako eta kolektibo gisa.
Aupa Beltzak!!

Gorka Azpiroz Razkin
Presidente del Club
Junta Directiva
Arcu inceptos pulvinar elementum ante amet etiam morbi venenatis. Fusce euismod a lorem morbi letius laoreet justo aptent porttitor luctus. Nisl arcu ac vel lobortis urna id vehicula justo hac nibh rutrum. Ante urna pede felis nascetur massa condimentum dapibus egestas metus ultrices. Vehicula hac nunc felis malesuada mus.