Herri bat, talde bat!

Zuzendaritza Taldearen gutuna

Sortu zenetik handitzen eta hedatzen ari da gure taldea, Beti Kozkor. Eta urte hauetan guztietan egin den lanari esker, herrian eta inguruan sustraiturik dago. Lekunberriko taldea gara, baina inguruko herrietara ere zabalik egon gara beti. Hori da gure balio nagusietako bat. 

Gaur egun 300 neska-mutil baino gehiago ari dira futbolean gure klubean, hasi oinarri-oinarritik eta talde nagusietaraino. Mutilak eta neskak, bai! Garrantzitsua iruditzen zaigu hori nabarmentzea. Gure klubean, izan ere, apustu argia egin dugu nesken taldeak sortu eta indartzeko, sinetsi egiten dugulako aukera berdintasunean.

Futbola esaten dugunean, ez dugu eredutzat jartzen etengabe komunikabideetan agertzen den hori. Futbola, guretzat, kirola da gauza guztien gainetik, taldeko kide izatea, kidetasuna lantzea, ahalegina egitea eta errespetuz jokatzea. Eta emaitza ez dugu neurtzen gol kopuruaren arabera.

Aupa Beltzak!

Beti Kozkor K.E.
Zuzendaritza Taldea

Miembros

⁠Arkaitz Goikoetxea

Presidentea

Iñaki Balda

Presidenteordea

⁠Mikel De Carlos

Koordinatzaile orokorra

Eva Fernandez

Idazkaria

Ibai Aldaregia

Diruzaina

Lorena Caraballi

Bokala

Juanjo Sanchez

Bokala

Mikel Betelu

Bokala

BerriakBeti Kozkor K.E.-aren azken berriak

Babesle Nagusiak

Laguntzaileak