2023-2024ko Eguberritako Torneoak
Eguberriak torneo eta lagunarteko partidaz beterik egon dira. Abenduaren 25eko turroiak oraindik ahoan genituela, 26an, asteartean nesken juvenil-kadete taldea Murchantera joan zen Eguberritako Torneoa lehiatzera. Hurrengo egunean, abenduak 27an 2013ko alebinak goizean Antsoainen ibili ziren, txalogarria den bigarren postua lortu zutelarik. Arratsaldez, bigarren urteko alebinak ere Gazte Berriak Klubak antolatutako torneoan aritu ziren. Abenduaren 28an Infantil A-ko jokalariak Lekunberrin jokatutako hiruartekoan lehiatu eta txapaledun geratu ziren. Astea bukatzeko, ostirala 29an Intxaurdiko Torneoan gure nesken bi ekipo ibili ziren.
Eguberritako bigarren astean ere torneoak lehiatzen ibili ziren gureak. Azteazkena, urtarrilak 3an, goizean, txikienak Leitzako Aurreraren kontra jokatu ziren eta osteguna 4an Lekunberrin ere Gares, Lagunak eta Beti Kozkor arteko hiruartekoa jokatu zen.
Eskerrik beroenak torneo hauetan parte hartu izana ahalbidetu duten entrenatzaile eta jokalari guztiei. Eskerrik asko zuen gogo eta ahaleginengatik. Aupa Beti Kozkor!
BerriakBeti Kozkor K.E.-aren azken berriak
Gazteak eta Gizonezko Kadeteak denboraldia hasi dute
Joan den astean hasi zuen lehen gazteak txapelketa, Baztanen aurka Elizondoko zelai zailean etxetik kanpo 4-4ko emaitzarekin, eta bigarren jubenil mailako taldeak eta kadete mailako 2 taldeak batzen dira. Pixkanaka-pixkanaka...
24-25 DENBORALDI BERRIA ETA BAZKIDEEN KANPAINA // NUEVA TEMPORADA 24-25 y CAMPAÑA DE SOCIOS
Atzo Hirugarren mailako taldeak hasiera eman zion denboraldi berriari, C.D Mutilvera taldearen aurkako partida jokatuta. Emaitza onik lortu ez arren, taldeak gogor eutsi zion lehiari, kategoria honetan mailarik gorenean jokatzen...
DONOSTI CUP 2024, INFANTIL A
Aurten Lekunberriko Plazaola zelaia izango da Donosti Cup-en egoitza. Txapelketa uztailaren 01 eta 07 bitartean jokatuko da. Asteazkenean, hilak 3, eta ostegunean, hilak 4, multzoen ligaxkako partidak izango ditugu ikusgai...
GAZTEEN LEHEN MAILARA!!! ZORIONAK!!
Gazteen taldeak Gazteen Lehen Mailara igotzea lortu du, Universidad De Navarraren aurka jokatutako partidan 1-2 irabazi ondoren. Joaneko partidako berdinketaren ondoren, dena itzulerako partidarako geratzen zen eta taldeak ez zuen...
GAZTEEN LEHEN MAILARA IGOTZEKO FINALA. AUPA BELTZAK!!!
2023-24 denboraldiko azken partida ofiziala. Ekainaren 15ean, larunbata, arratsaldeko 16:00etan, Amigó Ikastetxearen zelaian, jubenilen taldeak Nafarroako Unibertsitatearen aurka jokatuko du. Lekunberrin jokatutako partidako 2-2ko berdinketaren ostean dena erabakitzeke dago. AUPA...
LEHEN HAUR MAILAKO LIGAKO TXAPELDUNAK. ZORIONAK!!!
Lehen Haur mailako taldeak ligako txapeldun izendatu da, finalean C.D. Lezkairuri 1-0 irabazi ondoren. Partida bakar bat galdu gabe denboraldiko onenak izan direla ziurtatu besterik ez du egin. HARRIGARRIA!!!! ZORIONAK!!!!...