2023-2024ko Eguberritako Torneoak

Eguberriak torneo eta lagunarteko partidaz beterik egon dira. Abenduaren 25eko turroiak oraindik ahoan genituela, 26an, asteartean nesken juvenil-kadete taldea Murchantera joan zen Eguberritako Torneoa lehiatzera. Hurrengo egunean, abenduak 27an 2013ko alebinak goizean Antsoainen ibili ziren, txalogarria den bigarren postua lortu zutelarik. Arratsaldez, bigarren urteko alebinak ere Gazte Berriak Klubak antolatutako torneoan aritu ziren. Abenduaren 28an Infantil A-ko jokalariak Lekunberrin jokatutako hiruartekoan lehiatu eta txapaledun geratu ziren. Astea bukatzeko, ostirala 29an Intxaurdiko Torneoan gure nesken bi ekipo ibili ziren.

Eguberritako bigarren astean  ere torneoak lehiatzen ibili ziren gureak. Azteazkena, urtarrilak 3an, goizean, txikienak  Leitzako Aurreraren kontra jokatu ziren eta osteguna 4an Lekunberrin ere Gares, Lagunak eta Beti Kozkor arteko hiruartekoa jokatu zen.

Eskerrik beroenak torneo hauetan parte hartu izana ahalbidetu duten entrenatzaile eta jokalari guztiei. Eskerrik asko zuen gogo eta ahaleginengatik. Aupa Beti Kozkor!

BerriakBeti Kozkor K.E.-aren azken berriak

Babesle Nagusiak

Laguntzaileak