Eskerrik Asko Romeo eta Rober

Beti Kozkor Kirol Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak erabaki du Romeo Yopak ez duela lehen taldearen buru izaten jarraituko datorren denboraldian. Era berean, Roberto Centenok ere ez du jarraituko bigarren entrenatzaile gisa. Taldearen eguneroko antolaketa, plangintza eta arduren kudeaketa hobetzeko beharra ikusi da, eta aldaketa egitea erabaki da.

Klubetik, biei eskerrak eman nahi dizkiegu hiru urte hauetan erakutsi duten dedikazioagatik, egin duten lanagatik eta lortutako guztiagatik. Halaber, bereziki nabarmendu nahi dugu etxeko jendearen alde egin duten apustua, harrobiko jokalariei aukerak emanez; eta etorkizunean ere, erakundeak sinesten eta indartzen jarraituko duen lan-ildo nagusietako bat izango da.

Romeo Yopari eta Roberto Centenori arrakasta handiena opa diegu euren hurrengo proiektu pertsonal eta profesionaletan.

Beti Kozkorrek ilusio eta konpromiso handienarekin jarraituko du lanean datorren denboraldia prestatzen, klubaren oraina eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko helburuarekin.

AZKEN BERRIAK

Beti Kozkor K.E.-aren azken berriak