Aurten Lekunberriko Plazaola zelaia izango da Donosti Cup-en egoitza. Txapelketa uztailaren 01 eta 07 bitartean jokatuko da. Asteazkenean, hilak 3, eta ostegunean, hilak 4, multzoen ligaxkako partidak izango ditugu ikusgai goizeko 10:00etatik 20:00etara. Ostiralean, hilak 5, ordutegi berean, kanporaketen lehen faseak jokatuko dira. Asteburuan finalak jokatuko dira, partida hauek Donostian jokatuko dira.
Haur mailako taldeak gonbidatu gisa jokatuko du torneoa. Asteartean, hilak 2, 18:15ean, Elbarrenean jokatuko da lehen partida. Asteazkenean 10:00etan eta ostegunean 15:30etan Lekunberrin jokatuko du, ahal duen orok klubaren ordezkari bakarra ikusi eta animatzeko zelaira hurbildu daitezela.
Partiden jarraipena egingo ahalko duzue honako estekan. (http://info.donosticup.com/fields.aspx).
AUPA BETI KOZKOR!!!! GOAZEN BELTZAK!!!