Sortu zenetik, gure taldea, Beti Kozkor, etengabe hazi da. Urte hauetan guztietan egindako lanari esker, herrian eta inguruan errotuta dago. Lekunberriko klub bat gara, baina beti egon gara inguruko herrietara irekita. Hori da gure balio nagusietako bat.
Gaur egun, 300 haur baino gehiago ari dira futbolean gure klubean, oinarritik hasi eta maila gorenetaraino. Neska-mutilak bai! Garrantzitsua iruditzen zaigu hori nabarmentzea. Gure klubean apustu argia egin dugu nesken taldeak sortu eta indartzeko, aukera-berdintasunean sinesten dugulako.
Futbola esaten dugunean, ez dugu adibide gisa jartzen komunikabideetan etengabe agertzen dena. Guretzat futbola
kirola da guztiaren gainetik, taldean parte hartzea, lagunartea lantzea, ahalegintzea eta errespetuz jokatzea. Eta emaitza ez dugu neurtzen gol kopuruaren arabera.